• Precio rebajado

8 Olivetti poetiko / Mundopolski, erreboltaren ziaboga



ISBN: 84-935646-0-5 (25)

9,00 €
8,55 € 5% de descuento
Impuestos incluidos
Cantidad
Últimas unidades en stock

 

Paga de forma segura en nuestra tienda con tarjeta, transferencia o contrareembolso

 

Realizamos envíos a todo el mundo. Selecciona tu forma de envío en el proceso de compra.

 

Dispones de 15 días para tramitar cualquier devolución. Consulta condiciones.

Argitarapen hauetan, irakurleak Antzerkiola Imaginarioaren lau testu dramatiko baino ez ditu aurkituko. Ez dago bi liburu hauetan antzezlanik. Ez daude liburu hauetan hitz herdoilduak besterik. Ez dugu sekulan pentsatu gure lanen abiapuntu eta helburua testua zenik. Antzerkia egiteko erraminta dramatiko guztien elkarlana aldarrikatu dugu hasieratik, bai sormen prosezuan eta bai emanaldietan. Akotazioak, esaterako, minimoak dira eta argitarapen honetarako propio idatzi ditugu, Antzerkiola Imaginarioa sortu eta hamar urte pasa ostean. Aktoreak, musika, argiak, jantziak, eszenografia, atrezzoa, publikoa kendu eta geratzen diren antzerkiaren errautsak baino ez dira testuok. Hala ere, beste erraminta dramatiko guztiak bezala, bihotz-begiekin sortuak izan dira hitz hauek eta publikoaren esku geratzen da –publikoa irakurle-demiurgo bilakatuta- hitzoi bizitza emateko aukera. Irakurketarako lagungarria izan daitekeelakoan, hona hemen ohar txiki bat: zeharka baino ez ditu aurkituko irakurleak protagonista eta antagonistetan oinarrituriko konflikto dramatiko klasikoak. Pertsonaia bakoitzaren baitan kokatu izan ditugu beti borroka sutsuenak, norberaren burua delakoan gutariko bakoitzaren etsairik zitalena. Kasu gehienetan, testuotan Fausto eta Mefistofeles, Atarrabi eta Mikelats pertsonaia berdina dira

8 Olivetti poetiko:
Antzerkiola Imaginarioaren estreinako lana, 1998an sortua. 8 Olivetti poetiko era puruan landuta dago, eta ez aurretik egindako eta bukatutako gidoi baten barruan sortu, ideia batetik abiatuz baino: ruina osteko Bilboren estetika eta pertsonaia aorgikoak. 11 Aktorek eta 8 gidoilari eta musikarik batera egin zuten lan eta elkarren arteko fluxuan mamitu zen obra honen gaztelaniazko bertsioa 1999ko maiatzan. Euskarazko testua sortzerakoan, ez zuten bestearen itzulpen bat egin nahi izan baizik gidoilariek pertsonaiekin daukaten eguneroko konbibentzian oinarrituta traje berriak egin zizkieten, pertsonaia bakoitza hil eta berpiztu egin da euskaraz pentsatzen hasterakoan, 0 ekintzakiko basa-komedia osatuz.

Mundopolski, erreboltaren ziaboga:
Poloniako komun batean, memoriaren zirrikituan gertatzen den drama. Erabat etsita eta desilusionatuta bizi den Mundopolski pailazo trotskista eta Mikak, haur iraultzaile alaiak, euren patuari aurre egiten diote umore eta itxaropenik-ezaren arteko dialektikan. Pertsonaiak: Bi emakume eta gizon bat.

Liburu honekin batera FTI-Antzerkiola Imaginarioaren "Yuri Sam. Otoitza" eta "Au revoir triunfadoreak!" testuak jasotzen dituen liburua ere interesatuko zaizu

84-935646-0-5 (25)

Ficha técnica

Editorial
Artezblai

16 otros productos en la misma categoría: