Herio heroi / Arra. Arraroa



ISBN: 84-937830-1-3 (51)

9,00 €
Impuestos incluidos
Cantidad
No hay suficientes productos en stock

 

Paga de forma segura en nuestra tienda con tarjeta, transferencia o contrareembolso

 

Realizamos envíos a todo el mundo. Selecciona tu forma de envío en el proceso de compra.

 

Dispones de 15 días para tramitar cualquier devolución. Consulta condiciones.

Herio heroiren hastapenean absurduaren teatroaren ideia egon zen. Orain arte absurduak hizkuntza aldetik elkarrizketak sortzeko orduan sentitu izan ditudan mugak gainditzeko eta nire alde erabiltzeko tresna baliagarria iruditu zait. Euskarara ekartzen (gutxietan ‘sortzen’) diren antzezlan gehienenetan sumatzen ahal den hizkuntzaren artifizialtasun arrotza muturrera eramaten lagundu dit horrek, hizkuntza aldetik espresio propiorako eredu baliagarrien bila hasitako bilaketa oraindik amaitu gabean.

Arra. Arraroa.k behar bikoitz bati erantzunez sortutako lana da. Batetik aspaldian kezka eragin didan gai baten inguruan hasi nintzen lanean: zer den gizona izatea, eta horren inguruan gizonezkook sentitu izan ditugun presioak. Jakin badakit jende asko dabilela honen inguruko gogoeta sozializatzen; erreferentzia horiek interesgarriak iruditzen zaizkidan arren senari jarraitu diot oraingoan ere, ez naiz saiatu gaia arrazionalki lantzen.  Bestetik lan honen estetika poesia eta teatroaren arteko harremanean sakontzearen ildotik doa. Testuaren forma bera poesiaren estetikara eraman dut, tonuak batzuetan poesiatik hartzen du batez ere, besteetan teatrotik zentzu hertsi batean.

Oier Guillan

84-937830-1-3 (51)

Ficha técnica

Editorial
Artezblai

16 otros productos en la misma categoría: