Yuri Sam. Otoitza / Au revoir, triunfadoreak



ISBN: 84-935646-1-3 (26)

9,00 €
Impuestos incluidos
Cantidad
Últimas unidades en stock

 

Paga de forma segura en nuestra tienda con tarjeta, transferencia o contrareembolso

 

Realizamos envíos a todo el mundo. Selecciona tu forma de envío en el proceso de compra.

 

Dispones de 15 días para tramitar cualquier devolución. Consulta condiciones.

Argitarapen hauetan, irakurleak Antzerkiola Imaginarioaren lau testu dramatiko baino ez ditu aurkituko. Ez dago bi liburu hauetan antzezlanik. Ez daude liburu hauetan hitz herdoilduak besterik. Ez dugu sekulan pentsatu gure lanen abiapuntu eta helburua testua zenik. Antzerkia egiteko erraminta dramatiko guztien elkarlana aldarrikatu dugu hasieratik, bai sormen prosezuan eta bai emanaldietan. Akotazioak, esaterako, minimoak dira eta argitarapen honetarako propio idatzi ditugu, Antzerkiola Imaginarioa sortu eta hamar urte pasa ostean. Aktoreak, musika, argiak, jantziak, eszenografia, atrezzoa, publikoa kendu eta geratzen diren antzerkiaren errautsak baino ez dira testuok. Hala ere, beste erraminta dramatiko guztiak bezala, bihotz-begiekin sortuak izan dira hitz hauek eta publikoaren esku geratzen da –publikoa irakurle-demiurgo bilakatuta- hitzoi bizitza emateko aukera. Irakurketarako lagungarria izan daitekeelakoan, hona hemen ohar txiki bat: zeharka baino ez ditu aurkituko irakurleak protagonista eta antagonistetan oinarrituriko konflikto dramatiko klasikoak. Pertsonaia bakoitzaren baitan kokatu izan ditugu beti borroka sutsuenak, norberaren burua delakoan gutariko bakoitzaren etsairik zitalena. Kasu gehienetan, testuotan Fausto eta Mefistofeles, Atarrabi eta Mikelats pertsonaia berdina dira

Yuri Sam Otoitza:
Yuri Sam bihotz hausdura eta zorotasunez hil zen. Bere izpiritu xamanikoari esker kosmosean zehar bidaiatu ahal izan du, baita Euskal Herriko eta munduko hainbat lekuetara hurbildu ere, Argentina, Chicago, Nuevo Mexico, Egipto eta azkena Iran, bizitzaren apologia egiten. 9 pertsonaiez osatutako obra.

Au revoir, triunfadoreak:
Antzerkiola Imaginarioak taularatu duen formatu handiko azken muntaia da. Garai berrietako komedia tristea. Taula gainean sei aktore eta titiritero bat. Au Revoir Triunfadoreak bidai bat da. Helburua: Desenkatutik Aldentzea.

Liburu honekin batera FTI-Antzerkiola Imaginarioaren "8 Olivetti poetiko" eta "Mundopolski, errebolatren ziaboga" testuak jasotzen dituen liburua ere interesatuko zaizu

84-935646-1-3 (26)

Ficha técnica

Editorial
Artezblai

16 otros productos en la misma categoría: