Obraren gaia aproposa dugu: lurra norena da? Ontasunez eskuratzen duenarena edo horren gainean bizi ontzen duenarena? Galdezketa horren garrantzia nabarmena da Euskal Herrian. Baina aktualitatean dugu ere herrialde askotan. Hain zuzen, imigrazioak itzulipurdikatu du nortasunen definizioa. Borrokatzen da, han eta hor, lur baten jabe izateko asmoz... Komenigarria iruditu zaigu arazo unibertsal horretan sartzea kultura eta hizkuntza guttitu baten ate emankorra idekiz. Gaurregun, euskarazko textoa argitaratua da. Itxaro Bordaren itzulpenak Brechten hatza mantendu du euskararekin bekoz-beko jarriz. Bata eta besteak bizitasunez azkarturik ateratzen dira. Antzerkia bere arlo guztietan elkarretaratze kontu bat da. Agian, 'Kaukasiar kreazko borobila' irakurtu ondoren, zuei ere taularatzeko, antzezteko edo ikusteko gutizia piztuko zaizue. Haurra bereganatzen duen Groucharen antza, zuek ere orduan biziaren katea lotuko duzue.
Jean-Marie Broucaret