Gure bide galduak



ISBN: 84-940361-9-X (81)

9,00 €
Impuestos incluidos
Cantidad

 

Paga de forma segura en nuestra tienda con tarjeta, transferencia o contrareembolso

 

Realizamos envíos a todo el mundo. Selecciona tu forma de envío en el proceso de compra.

 

Dispones de 15 días para tramitar cualquier devolución. Consulta condiciones.

Dejabu Panpin Laborategia 2001ean sortu zuten Ainara Gurrutxagak eta Urko Redondok, batez ere txotxongiloen munduak erakarrita. 2005ean ikasketetan sakontzeko helburuarekin Londonera joan ziren, bertan antzerki sikoan eta txotxongilogintzan espezializatzeko. Itzulita konpainiak 'Gizona ez da txoria' (2009) sortu zuen, ondoren hainbat sari jaso zuen ikuskizuna –horien artean Bilbon, Pragan eta Serbian–. 'Azken portua' (2010), Artedrama eta LPTPekin elkarlanean sortutako 'Errautsak' (2010) eta 'Gure bide galduak' (2011) antzezlanak heldu ziren ondoren. Azken bi hauek Donostia Antzerki Saria eskuratu dute, 2011 eta 2012an, hurrenez-hurren. Konpainiak ohikoa duen moduan 'Gure bide galduak' kolektiboki sortu zuen, batez ere antzezleen espresibitatea, objektuen tratamendua eta zuzeneko musika oinarri hartuta. Antzezlanak kritika bikainak jasotzeaz gain, ikusleen erantzun eta harrera beroa izan du.

SINOPSIA

70. hamarkadaren azkenetan. Orereta, Euskal Herria. Kattalin, Nafarroako herri txiki batetik Oreretara doa bizitzera, osabaren etxera, Donostian magisteritza ikasketak egiteko. Garai mugituak dira. Azken urteetan fabrika erraldoiak eraiki dituzte herri askotan, eta herrixka izandakoak "hiri" bilakatu dira urte gutxian. Franco hil berri, Euskal Herria aldaketa sakonak ari da bizitzen. Fabriketan gero eta ohikoagoak dira patroien kontrako liskarrak eta egoera politiko berriak herri mugimendu antolatu bati egin beharko dio aurre. Kattalinek euskararen aldeko mugimenduarekin egingo du topo eta haren bidez deskubrituko du mundu berri bat, lagunak, maitasuna, borroka, ideologia... Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina.

84-940361-9-X (81)

Ficha técnica

Editorial
Artezblai

16 otros productos en la misma categoría: