Heroien gaua / Amodioaren ziega



ISBN: 84-933607-2-4

9,00 €
Impuestos incluidos
Cantidad
No hay suficientes productos en stock

 

Paga de forma segura en nuestra tienda con tarjeta, transferencia o contrareembolso

 

Realizamos envíos a todo el mundo. Selecciona tu forma de envío en el proceso de compra.

 

Dispones de 15 días para tramitar cualquier devolución. Consulta condiciones.

Artezblai Argitaletxeak Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarraren ‘Heroien gaua’ eta ‘Amodioaren ziega’ antzezlanak argitaratu ditu bere Antzerki Testu Bildumaren hamairugarren alean. Jada liburutegietan aurkitu daitekeen argitalpenak estreinatu gabeko testu bi biltzen ditu, zeinetan, Aizpea Goenagak bere hitzaurrean dioenez, “gaurkotasunari atzaparra botatzen dio, inolako beldurrik gabe. Gaur egun egoera politiko eta sozial konkretu batean bizi diren pertsonaiak marrazten ditu. Harrapatuta dauden pertsonaiak dira. Egoerak harrapatutakoak, eta baita beren psikologiak hartara lerratuak. Beren egoera eta baldintzetatik ihes egin ezinik, bizi izateko borrokan murgilduta daudenak”.
Artezblai Argitaletxeak euskal antzerkigintza garaikidearen euskarri izatearen xedearekin sortu zuen Antzerki Testu Bilduma. Bai taulagainerako sorkuntzaren lekuko, baita idazleak bere bakardadean paperean isladatutako istorioa eta, inoiz, arte-lan ezberdin batean eraldatu daitekeena, teatroa alegia. Liburu honek biltzen dituen testuak azken kasu honen adierazgarri dira. Xabier Mendiguren Elizegik sortuak, ‘Heroien gaua’ eta ‘Amodiozko ziega’ egoera politiko baten itzalean kokatzen dira. Lehenengoa, bizitzari buruzko hausnarketa bat da, bikoteen arteko harremanen higadurak eta belaunaldien arteko borrokak isladatuz. Amodioaren ziega berriz, gartzelako vis a vis-eko gela batean jartzen ditu pertsonaiak, halabearrez, etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.
Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964). Filologoa ikasketaz eta editorea lanbidez. Obra zabala osatu du, genero ugaritan; besteak beste, gazteentzako kontakizunak idatzi ditu: ‘Harrika’, ‘Patakon’, ‘Irakasle alu bat’, ‘Obsexuen kluba’, ‘Kanibalaren kaiola’, ‘Txakurraren alaba’; helduentzako ipuin bildumak: ‘Hamalau’, ‘Errautsen distira’, ‘16 ipuin amodiozko’; eleberriak: ‘Bekatuaren itzala’, ‘Berriro igo nauzu’, ‘Gure barrioa 1975’, ‘Uda betiko balitz’; autobiografia eta saiakeraren arteko lanak: ‘Nerabearen biluzia’, ‘Errekarteko koadernoa’, ‘Arbelaren gainean’. Antzerkiaren arloan, ‘Kanpotarrak maisu’ eta ‘Kultur ministrariak ez digu errukirik’ izan zituen estreinako lanak; ‘Ankerki’ liburuan bildu zituen antzerki esperimentalak (‘Publikoari gorroto’, ‘Zabortegia’, ‘Hiru jolas gaizto’, ‘Horren maite zaitut’); kutsu herrikoiaz egin zuen ‘Pernando, bizirik hago oraindio’, eta asmo sozialago batekin azkenekoak: ‘Garai(a) da Euskadi’, ‘Hilerri itxia’, ‘Telesforo ez da Bogart’, edo honako biak.

84-933607-2-4

Ficha técnica

Editorial
Artezblai

16 otros productos en la misma categoría: