Inorako bidaia
ISBN: 84-940079-5-5 (76)
- Escribe un comentario
Paga de forma segura en nuestra tienda con tarjeta, transferencia o contrareembolso
Realizamos envíos a todo el mundo. Selecciona tu forma de envío en el proceso de compra.
Dispones de 15 días para tramitar cualquier devolución. Consulta condiciones.
Inorako bidaiak, La républica análoga eta La abuela del limón antzezlanekin batera, burutu ezinezkoak diren gogoek osatzen duten utopiarekin lotutako antzerki esperientzien trilogía bat osatzen du. Ezinezkotasun honek ez du helburutzat konkrezioa gauzatzea ezta lortu ezinezko desioen burutzea, bai ordea, komunitate bateko gizon eta emakumeen irudimena piztuko duen sua izatea, ezinezkotasunez beteriko errealitate bati aurre egiteko indarra. Antzerki esperientziak deitzen diegu, antzezlan hauek sormen abiapuntu ezberdinak dituztelako; hala ere, bere izaera hutsalagatik hain zuzen, guztiek bizitzeko lagungarri den irudimenezko unibertso sakona eraikitzeko ariketa utopikoa ardatz daukate. La Républica análogan, pertsonaiek, haietako baten etxean elkarturik, errepublika errealarekin paralelo funtzionatuko duen beste errepublika bat aldarrikatzen dute, irudipenezko errepublika honek, errealetik aldenduz, ez du erabilpen praktikorik, erreferentzi etiko hutsa baino ez da. La abuela del limón, Hegoamerikako herrialde batean, duela urte asko, bere biloba galdu zuen amona baten testigantzan oinarrituta dago. Inorako bidaian, euskaldun talde batek eginiko bidaian oinarritu gara, hauek 1950eko uztailaren 16an Santurtziko portutik itsasoratu ziren, Mexikorantz. Hemen ere kasu erreal baten aurrean gaude, bidaia hori zenbait artikuluk eta liburu batek kontatzen dute, gaur egun ere senideak, lagunak eta ezagunak bidaia mitikoaz mintzatzen dira eta eztabaidatzen dute, "Montserrat" izeneko belaontzian egindako bidaiaz, muturreko baldintza gogorretan egindako bidaiaz. Kukubiltxoren lana ez da bidaia gertatu zen bezala islatzea, beharbada "gertatu den bezala"rik ez dagoelako artean. Bizitakoaren subjektibizazioa gertatzen da beti, bizitakoa horrela izan zen, edo horrela bizi izan nuenaren ustea baino ez da? Ez, guri, bidaiak, existitzen ez den leku baten irudizko bilaketaren metafora bezala bultzatzen gaitu. Eta mugitzen gaituena zera da, bidaia norbanako ezberdinen elkargune bezala, bidaia desberdinak: Banako eta talde oroimenaren topalekua. Arístides Vargas