

ISBN: 84-932445-9-7
Aizpea Goenagak testu honetan aurkezten duen agurra errealitatea bezain samina da. Egunerokotasunaren usain mingotsa dario. Antzezlan hau ama hilzorian duten hiru anai-arreben inguruan osatutako drama da. Heriotzak, familia bildu eta banandu egiten du, aldiberean, eta bide horretan pertsonaien emozioak, ezagun egiten diren miseriak eta mesfidantzak, pil-pilean agertzen dira. "Agur betiko" antzezlan honek Santurtziko Udaleko Serantes Kultur Aretoak antolatutako Serantes IV Antzerki Saria jaso du, euskerazko atalean lortzen duen lehena izanik.
Escribe tu comentario
* Campos obligatorios
o