Talde batek Joana Albretekoaren gaineko antzezlana prestatzen dihardu ikusleen aurrean. Egoera: XVI. mendea, Nafarroako erresuma zaharra bi zatitan bortxaz banaturik. Nafarroa Beherean emakume bat agintari. Erreinu txikia, Espainako eta Frantziako gorte boteretsuetako erregeek akuilaturik. Erresuma protestantea erreinu papistek inguratua. Eskualde euskalduna hizkuntza frantsesek eta espainolak mugaturik. Munta handiko erantzukizun: Nola hil zen benetan Joana Labrit? Pozoturik, Dumasek eta beste batzuek esan bezala, ala tisiak jota?. Tartean Leizarraga eta lehenengo euskal itzulpena.