• Precio rebajado

Errautsak



ISBN: 84-939657-9-0 (69)

9,00 €
8,55 € 5% de descuento
Impuestos incluidos
Cantidad
No hay suficientes productos en stock

 

Paga de forma segura en nuestra tienda con tarjeta, transferencia o contrareembolso

 

Realizamos envíos a todo el mundo. Selecciona tu forma de envío en el proceso de compra.

 

Dispones de 15 días para tramitar cualquier devolución. Consulta condiciones.

Errautsak ezohiko ekimen baten fruitua da, Euskal Herriko txoko ezberdinetako artistak biltzen dituen antzezlana, Artedrama bizkaitarrak, Dejabu gipuzkoarrak eta Le Petit Théâtre de Pain lapurtarrak. Hiru konpainiek elkarlanean sortutako antzezlan honen testua Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatzi dute eta 2010eko azaroaren 1ean Luhusoko Harri Xurin estreinatu ondoren, urtebetez, Euskal Herri osoko antzoki, frontoi eta gaztetxeetan taularatua izan da. Errautsak antzezlanak Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten XI. Donostia Antzerki Saria jaso du. Odei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Odeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea. XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak. Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara. Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote?

84-939657-9-0 (69)

Ficha técnica

Editorial
Artezblai

16 otros productos en la misma categoría: